Isaias Carrascoren heriotza gaitzetsi zuen Oñatiko Udalak

Mireia Bikuña 2008ko apirilaren 9a

EAJ, EA, Oñati Ezkerretik, PSE-EE eta PPko zinegotziek aho batez onartu zuten lehen lau alderdiek osatutako mozioa. Apirilaren 3an egindako osoko bilkuran, Isaias Carrascoren aurkako atentatua "gogor salatu eta gaitzetsi" zuten udalbatzarra osatzen duten alderdiek.

Mozioaren lehen bi puntuetan, atentatua gaitzetsi  eta elkartasuna adierazten diete Carrascoren senitartekoei eta alderdikideei.

"Giza eskubideen kontrakoa"

Arrasateko zinegotzi ohiaren aurkako ekintza giza eskubideen "kontrakoa" dela jasotzen du hirugarren puntuak. Horrelako heriotzak justifikatzeko arrazoirik ez dagoela-eta, ETAren deuseztea "exijitzen" dute mozioan. 
Azkenik, ETAk herriaren ordezkaritza bereganatzeko eta heriotz-zigorra aplikatzeko zilegitasunik ez duela azpimarratzen da mozioaren bosgarren puntuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak