Espaloiak
Moiua kalearen hasieran, Bakardadeko Ama eta Portu kaletan egingo diren lanen artean aipagarriena espaloien zabaltze orokorra izango da, gurpildun aulkiekin doazenak aintzakotzat hartuko dira-eta. Halaber, Maibi denda inguruan Bakardadeko ama kaleak eta Errekaldetik datorren bideak bat egiten duten gunean, segurtasun baranda bat jarriko da. Gainera, autoek oinezkoen pasabidea oztopatu ez dezaten, hainbat aparkaleku mugatzeko elementuak jarriko dira.
Halaber, hiru kaletako hainbat zebra bide eta ibilbidean dauden kale-argi batzuk lekuz aldatuko dira. Lope Agirre kalearen hasiera eta amaierako guneetan, plataforma moduko ibilbideak egokituko dira, hartarako hainbat zoladura erabiliko dira.
Lehen fasea
Udalak 2002an onartu zuen Oñatiko Irisgarritasun Plana. Lehenengo faseko lanak, Olapototik Exaluze artekoa, 2004 eta 2005 urteetan egin ziren.