Ireki zenetik, gaur dela urtebete, 25.000 bisitari inguru izan ditu Arrikrutzek

Leire Kortabarria 2008ko ekainaren 9a

Ireki zenetik, gaur urtebete dela, 24.501 bisitari izan ditu Arrikrutzeko kobak, horietatik 7.709, aurten. Bisitari gehienak, 1.954, ibarreko beste herrietakoak izan dira, eta beste 1.000, Oñatikoak; horiez gain, Euskal Herrikoak, Espainiakoak, Frantziakoak, Ingalaterrakoak, Belgikakoak, Australiakoak… ere izan ditu. Datu horiek jakinarazi ditu Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak.

Bisitariek egindako balorazioaren emaitzak ere jakinarazi ditu. Horien arabera, gehienek (%26,89) egunkarietan jaso zuten koben gaineko informazioa. Bisitaren gainean galdetuta, gidaria da ondoen baloratutakoa: %76k oso ondo baloratu dute, eta %24k, ondo. Iraupena da ondoen baloratutako bigarren alderdia: %76k oso ondo dagoela esan dute, %23k, ondo, eta %1ek, gaizki (motzegia dela esanez); %60k esan dute ordainsaria egokia edo ona dela. Onespen txikiagoa izan dute gidoiak (%47k esan du oso ondo dagoela, eta %52k, ondo), soinuak (%43k esan du oso ondo dagoela, eta %55ek, ondo) eta argiztapenak (%52k, oso ondo, eta %48k, ondo). Berriz bisitatuko luketen galdetuta, bisitarien %87k baietz erantzun du. Bestalde, koba ireki zen urtean, Oñatiko turismo bulegoak 20.293 bisitari jaso zituen, lehenengo aldiz 20.000ko marka gaindituz, eta, 2008ko datuen arabera, aurreko urteko bisitarien kopurua %9,40 hazi da.

Mugarik gabeko lurpea

Arrikrutz-Oñatiko Kobak proiektuaren lehen urteko balorazio positiboa egin du agentziak, eta aurrera begira, hainbat proiektutan lanean jarraituko duela esan du, besteak beste, Mugarik Gabeko Lurpea proiektua, beste koba batzuekin senidetzen duena Arrikrutz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak