Itzal txinatarrak
Irakurketa klub-ean parte hartu gura dutenek lehenbailehen eman behar dute izena haur liburutegian, saio bakoitzeko 20 lagunendako tokia bakarrik dago-eta. Saio bakoitzaren bukaeran itzal txinatarren ikuskizuna eskainiko dute Galtzagorrikoek.
Gainera, hainbat liburu aurkeztu eta komentatuko dituzte eta adin tarte bakoitzerako gomendagarrienak zeintzuk diren azalduko dute. Hala, kalitatezko euskal bibliografia ezagutu, gurasoen eta haurren arteko irakurketa bultzatu eta gurasoak ozen irakurtzen trebatuko dira.