Gerardo Eskarza kiroldegiko zuzendariak azaldu duenez, atzerapenek ez dute arrazoi konkreturik izan, edozein lanetan egoten diren arazoen ondorio izan dira.
Eraikin berriak kantxa bat izango du, areto futbola, saskibaloia zein eskubaloian aritzeko balioko duena. Bi gimnasio ere egongo dira bertan, baita aldagelak eta komunak ere. Kantxari dagokionez, orain artekoa baino txikiagoa da, baina hori ez da oztopo izango erabiltzeko.
Herritarrek oraindik ere barrutik ezagutu ez arren, instalazio berri hauek oñatiarren partetik ongietorriak izango direla espero du Eskarzak.
Instalazio berriak irekitzean, zaharrean ere aldaketa batzuk egingo dira. Horrela, kiroldegiko taberna lekuz aldatuko da, eta bi eraikinen artean egongo da, oraingo taberna baino txikiagoa izango delarik. Oraingo tabernaren lekua, hainbat kirol praktikatzeko egokituko da, besteak beste, karatea