Irabazi-asmorik gabeko gazte taldeendako, ia 14.000 euroko dirulaguntza

Mireia Bikuña 2008ko azaroaren 11

Guztira, bederatzi proiektu dirul lagunduko ditu Udalak. Hain zuzen ere, diru gehien maketak eta diskoak grabatzeko erabiliko dituzte taldeek.

Musika eta komikiak

EZ!, Rock Privado eta Sospechosos musika taldeen diskoak eta Hamer taldearen maketa grabatzeko, bakoitzari 1.500 euro emango dizkie Udalak. Bestalde, Sharon Stoner taldearen bigarren diskoaren grabaziorako 1.967 euro gorde dituzte. Era berean, Ganbara Txiki abesbatzaren lehen diskoa grabatzeko 1.500 euro emango dizkie. Bestalde, Luis Duran oñatiarrak idatzitako Antoine de las tormentas komiki liburuaren euskarazko bertsioa egin du Antxon Ugartek, eta  1.500 euroko dirulaguntza ematea erabaki du Udalak.
Azkenik, Puskarra Records diskoetxeak antolatuko rock jaialdirako 1.200 euro eman zittuzten, eta Donostiako Urpeko zinemaldirako, 1.500 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak