"Kontu kantari" izeneko ipuin kontaketa musikatua egingo dute Koldo Amestoyk eta Pantxi Bidartek. Ikuskizun arina da eta hitzarekin, soinuekin eta musikarekin jokatzen dute Amestoy kontalariak eta Bidart musikariak. Isiltasun osoz gozatzeko ikuskizuna da.
Ipuin kontaketa hori gaur, eguaztena, egingo dute kultura etxean, 19:30ean.