Iparraldea Oñatin egitasmoa aurkeztu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ira. 4a, 17:29
Txokolatearen bigarren azoka ere jaialdi barruan egingo dute, irailaren 15ean.

Iparraldea Oñatin egitasmoa aurkeztu dute goizean kultura etxean. Laixan euskara elkarteak eta Klaxk txokolotaroen elkarteak antolatu dute Udalaren laguntzarekin eta hiruretako ordezkariak egon dira aurkezpenean.

Iparraldeko lagunekin bat egitea da egitasmo honen helburua eta Iparraldeko hainbat kultur produkzio ikusteko, entzuteko eta dastatzeko aukera egongo da Oñatin irailaren 4tik 16ra.

Egitaraua:
- Irailaren 4tik 16ra: Irkus Robles eta Gonzalo Etxebarria artisten margo erakusketa kultura etxean
- Irailaren 12an: Koldo Ameztoy eta Pantxix Bidart kontalarien "kontu kantari" ipuin kontaketa musikatua kultura etxean, 19:30ean
- Irailaren 13an: Azika taldearen txotxongiloak. "Kontu konta zan" ikuskizuna. Santa Anan, 11:00etan.
- Irailak 14: Anton Azpiazuren "La amargura del cacao y la magia del chocolate" liburuaren aurkezpena. Unibertsitatean, 19:30ean.
- Irailak 15: Txokolatearen II. artisau azoka, plazan 10:00etatik 14:00etara. "Axular-en hiztegia" liburuaren aurkezpena, unibertsitatean, 13:00etan. Oñatikko Ganbara abesbatza eta Zuberoako Maddi Oihenart, Kattalin Indaburu eta Celine Mounole hirukotearen kantaldia, Santa Anan, 19:30ean.

Txokolatea banatuko dute plazan
Txokolate azokan Euskal Herriko txokolate artisauak egongo dira bakarrik aurten. 20 bat postu guztira eta horietatik bost, Iparraldekoak: Ezpeletatik, Baionatik, Donibane Lohitzunetik eta Biarritzetik bi etorriko dira. Plazan bi sukalde jarriko dituzte: batean founde egingo dute Biarritzeko artisau batzuek, fruta txokolate berotan sartuko dute eta beste sukaldean, lauzpabost txokolate mota egingo dituzte Oñatiko txokolateroek, jendearen artean banatzeko. Natra-Zahorrek jarriko ditu produktuak.

Liburu aurkezpenei buruz, txokolateari buruzko liburuarekin aterako duten dirua GKE bati emango diote, Guatemalako gazteen artean ikasketak egiteko beka pare bat sortuko dituzte. Auxular-en hiztegiaren berrargitapenera, berriz, Andres Urrutia euskaltzain burua eta Arantzazuko frantziskotarrak etorriko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak