Interneten erabilera kontrolatzearen gaineko ikastaroa egingo dute Guraso Eskolakoek

Mireia Bikuña 2009ko apirilaren 24a

'Nola kontrolatu Interneten erabilera etxean?' delako ikastaroa. Internet erabiltzearen arrazoiak eta ondorioak aztertuko dituzte. Interneten gaineko ikastaroa Ikas Hiru akademian emango dute eta erabat praktikoa izango dela diote irakasleek.

Bi talde eta ordutegi

Antolatzaileek ordutegi ezberdina izango duten bi talde osatu gura dituzte: talde bat maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an (eguenetan) bilduko da 14:45etik 16.45era; eta beste taldea, maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 20an (eguaztenetan) 18:00etatik 20:00etara. Talde bakoitzeko, gehienez, hamar pertsona onartuko dituzte.
Interesatuek 943 03 77 00 telefonora deitu beharko dute izena emateko, eguena –apirilaren 30a– baino lehen. Ikastaroko parte-hartzaile bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu.

Drogen kontsumoari buruzkoa

Interneti buruzko ikastaroaz gain Guraso Eskolako koordinatzaileek beste bi ikastaro dituzte esku artean: hain justu ere, adimen emozionalari eta droga kontsumoari buruzkoak. "Adimen emozionalaren gaineko ikastaroa egiteko lehen ahalegina hutsean geratu zen. Parte-hartzaile gutxik eman zuten izena. Oraingoz ez dakigu noiz egingo dugun ikastaroa. Datak zehaztu behar ditugu", esan digute antolatzaileek.
Drogen kontsumoaren gaineko ikastaroa irailean edo urrian egin asmo dute. "Ikasturtea bukatu aurretik ezingo dugu egin, hortaz oporren ondoren egingo dugu. Kontsumoaren aurrean gurasoek hartu beharreko jarrerak landuko ditugu", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak