Ino Galparsoro aske uzteko mozioa onartu zuen Udalak

Mireia Bikuña 2008ko ekainaren 3a

EAJ, EA eta Oñati Ezkerretik koalizioko zinegotziek aho batez onartu zuten mozioa maiatzeko osoko bilkuran.

"Askatasuna berreskuratu"

Hiru alderdiek eskatzen dute Ino Galparsoro andrea askatzea, "pertsona gisa dagokion askatasuna berreskuratu" dezan. Gainera, Arrasateko alkatea, 2007ko udal hauteskundeetan, "herritarrek aukeratu" zutela azpimarratzen dute, eta udalean nahiz mankomunitatean duen lan-konpromisoa betetzeko "aske" egon behar duela esaten dute.
Mozioaren bigarren puntuak dio: " Ino Galparsororen atxiloketa, bidegabea eta arrazoi gabea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak