Iñigo Arregiren gola ez da nahikoa izan partidua irabazteko

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko abe. 13a, 20:37
Mondra (abenduaren 20an) eta Oiartzun (abenduaren 24an) taldeen aurka jokatuko du Aloña Mendik urtea bukatu aurretik.

Elur bisutsa zen goitik behera Aloña Mendi eta Real Union taldeen partidua hasi denean. Elurra eta hotza. Partidua ikustera joan diren herritar apurrak ere ondo jantzita eta aterkia zabalik dutela hasi dira norgehiagoka ikusten. Ikusle gehienak, hori bai, aterpetik jarraitu dute partidua, gutxik ikusi dute harmailetatik. Jokalariek ere nabaritu dute hotza, Real Union taldeko jokalari batek eskularruak jantzita jokatu du partidua.

Etxeko taldea fin ibili da. Ondo jokatu du baina ez ditu aukerak aprobetxatu. 25. minutuan sartu du lehen gola Real Unionek. 10 minutu beranduago, Aloña Mendiren aldeko gola sartu du Iñigo Arregik eta banako berdinketarekin heldu dira atsedenaldira.

Bi txartel bakarrik

Bigarren zatian ere izan ditu aukeraren bat edo beste etxeko taldeak, baina ezin golik sartu. Partidua bukatzeko ordu laurden falta zela, 1 eta 2koa sartu du kanpoko taldeak, eta emaitza horrekin bukatu da domeka arratsaldeko norgehiagoka.

Joko garbia egin dute talde biek. Epaileek bi txartel baino ez dituzte atera: 48. minutuan kanpoko taldeko Aiertendako eta 70. minutuan etxeko taldeko Mikel Sanchezendako.a.

Partidu hasieran minutu bateko isilunea egin dute Azkoagainen orain gutxi hil den Eugenio Arriolaren izenean; Arriola Aloña Mendiko jokalaria izan zelako bere garaian.

Datorren astean Mondraren aurka jokatu du Aloñak eta 24an, Oiartzunen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak