Nekazal-auzoen eta ingurumeneko teknikariaren betebeharrak izango dira, besteak beste, herriko nekazaritza gaietan udalbatzarrari informazioa eman, zerbitzuaren hobekuntza sustatu, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren kudeaketan parte hartu, Natur Eskolaren ardura izan eta Tokiko Agenda 21ean parte hartzea. Oposaketa-lehiaketa sistema bidez beteko den lanpostura aurkezteko, Nekazal Ingeniaritza Teknikoa edo Basogintza Ingeniaritza Teknikoa bukatuta izatea eskatzen da; edo, Ingeniaritza. Bi lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak Agronomoko edo Mendi Ingeniaritzako lehen hiru ikasturteak bukatuta izatea. Gainera, euskarako 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar du. Oposizio lehiaketan bost ariketa gainditu beharko dituzte: teorikoak hiru, praktikoa bat eta euskarari dagokiona, azkena. Azterketako froga guztiak egin ondoren, lanpostuarekin zerikusia duten formazio ikastaroak, eta aurretik egindako lanak hartuko dira kontutan.
Lehen agente plaza betetzeko deialdira aurkezteko, udaltzain modura bi urteko esperientzia egiaztatu behar da, hau da, udaltzain direnak aurkez daitezke bakarrik. Azterketak bi atal izango ditu. Lehen atalean deialdira aurkeztu direnen merituak baloratuko dituzte, besteak beste, aurretik egindako lana, ikastaroak eta ikasketak. Bigarren atalean, azterketa teorikoa, euskarari dagokion froga eta pertsonalitate- probak baloratuko dituzte. Hortaz, bi ataletan puntu gehien lortzen duenak eskuratuko du lanpostua. Eskaerak aurkezteko epea zabaldu ez den arren, lanpostuen baldintzak udal bulegoetan eska daitezke dagoeneko.