Informatika ikastaroko izenematea bihar bukatuko da

Mireia Bikuña 2010eko otsailaren 18a

Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza Departamentuak antolatu dituen informatika ikastaroetarako izenematea bihar bukatuko da. Interesatuek Ikas Hiru akademian (943 78 31 03) eman behar dute izena.

Askotariko ikastaroak

Apirilera arte emango dituzten ikastaroak dira: Ofimatika II.maila; Ofimatika III. maila; Photoshop aurreratua; Segurtasuna eta biruskontrakoak; Zure gauzak nola grabatua CD edo DVDan; eta Erosketak Internet bidez. Ikastaroak sei eta 30 ordu artekoak dira, eta Ikas Hiru akademian emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak