Infantil mailako jokalari onenak zapatuan, eskubaloiko IV. Corpus txapelketan

Mireia Bikuña 2010ko eka. 9a, 17:05
Aloña Mendi eskubaloi sailak antolatuta Gipuzkoako, Nafarroako, Arabako eta Bizkaiko selekzioak lehiatuko dira; goizean finalerdiak, eta arratsaldean finalak jokatuko dituzte.

Guztira, 128 neska-mutiko lehiatuko dira, tartean Aloñako jokalari Nagore Zelaia, Asier Ibabe, Mireia Zango eta Jokin Rodriguez. Bestalde, Iñaki Cantero oñatiarra izango da Gipuzkoako nesken taldeko entrenatzailea.
Eskubaloi txapelketa bi zatitan banatuko dute: goizean finalerdiak jokatuko dituzte (09:30ean, 10:20ean, 11:10ean eta 12:00etan), eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak eta finalak, arratsaldean (15:30ean, 16:20ean, 17:10ean eta 18:10ean).

Goizean, finalerdiak

Bihar goizeko lehen bi finalerdietan Gipuzkoako eta Arabako selekzioak neurtuko dituzte indarrak (mutilak 09:30ean eta neskak 10:20ean). Ondoren, bizkaitarrak eta nafarrak lehiatuko dira (mutilak 11:10ean eta neskak 12:00etan). Finalerdiak bukatuta, Pago Uso elkartean bazkalduko dute.

Finalak

Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partiduen ondoren, finalak jokatuko dituzte: 17:10ean mutilen finala eta 18:10ean neskena. Bi talde irabazleek jasoko dituzte txapeldunaren sariak.
Iaz, Arabako selekzioak irabazi zuen mutilen txapelketa Bizkaiaren kontra, eta Gipuzkoako taldeak neskena, Bizkaiaren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak