Asko izan dira Iñaki Igartuak, ezagutu dituen atzerriko zein hemengo aktore, ekoizle zein zuzendariak; horien artean, Bahman Ghobadi zuzendaria nabarmendu du. Oso interesgarritzat jo du Ghobadik egin zuen filmearen aurkezpena. Xumea besteko handia dela nabarmendu du, aurrez "Las tortugas tambien vuelan" filma zuzendu zuen Iraneko zinegile hori.
Igartuak, aurtengo sarien gainean esan du, nahiko bat datorrela epai-mahaikideek erabakitako gehiengoarekin; ez ordea, besteak beste, gizonezko aktore onenaren sariarekin. Igartuaren ustez, Pablo Pineda baino, aproposagoa zen Ricardo Darin.