Ilunpetan argazki taldeak erakusketak antolatu ditu tabernetan

Maider Arregi 2009ko apirilaren 1a

Erakusketa apirilean izango da ikusgai Oñatiko lau tabernatan. Boga, Guria, Arrano eta Aker tabernetan, hain zuzen ere. Ilunpetan argazki taldeak antolatu du argazki erakusketa.


Zehazki, apirilaren 3tik 30era bitartean izango da  erakusketa ikusgai. Guztira, 20 bat argazki izango dira, bai zuri-beltzean eta baita koloretan ere. Guztiak Ilunpetaneko taldekideek egindakoak dira. Gaia ateak dira eta, Oñatiko ateez gain,  mundu osokoak daude, esaterako, New York-ekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak