Ikerkuntza alorreko eskuduntza aldarrikatu zuten EAJko hautagaiek Oñatiko ekitaldian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko ots. 12a, 13:42
Martxoaren 9ko hauteskunde orokorretarako EAJren Gipuzkoako eta Bizkaiko hautagaiak izan ziren zapatuan Oñatin. Unibertsitatearen garrantziaz eta udalak dituen proiektuez jardun zuten, besteak beste.

EAJk ekitaldia egin zuen larunbatean Oñatin. Bertan izan ziren, Jose Ramon Beloki eta Josu Erkoreka, EAJren Gipuzkoako eta Bizkaiko hautagai buruak, hautagai zerrenda guztiarekin batera.

Goizeko 11etan elkartu ziren Oñatiko udaletxean, Lourdes Idoiaga alkatearekin: han bilera egin zuten. Ondoren, ETEOn, enpresa zientzietako fakultatean izan ziren bisitan eta momentu hori aprobetxatu zuten adierazpenak egiteko. Jose Ramon Belokik mezu positiboa helarazi gura izan zuen.

Udaletxe ezberdinetan aurkeztutako proiektuekin bat datozela esan zuen Belokik. Hala, euren babes guztia adierazi zuen proiektuok aurrera ateratzerako orduan. Oñatiko proiektuarekin bat datozela esan zuen, Ibarran eraiki behar den unibertsitate eta zentro teknologikoarekin, alegia.

MCCren proiektua

Oñatiko proiektuaz gain, MCCk Arrasaterako aurkeztu duen proiektua ere azpimarratu zuen Belokik. Hala, bi proiektu hauek aurrera ateratzeko ahaleginean, 2008ko aurrekontuetan 12 miloi euroko partida aurreikusi dute.

Ikerkuntza zentroak bultzatzea

Azkenik, Belokik argi utzi zuen garapena eta ikerketa eskutik datozela. Horretarako ezinbestekoa ikusten du ikerkuntza zentroak bultzatzea; etorkizuna nonbaitetik badator ikerketa eta garapenetik etorriko dela esan zuen. Hala, azken urteetan eskatu duten arren, Oñatiko ekitaldia ikerketa eskuduntza aldarrikatzeko aprobetxatu zuten EAJko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak