Haur Hezkuntzako ikasleak jolas-lekuan eta kiroldegian egongo dira 14:30etik 16:30era. Bestalde, Lehen Hezkuntzakoak kalerik kale ibiliko dira dantzan. Eskola bukaeran, 16:30etik 18:00etara, jolas-lekuan jaia ospatuko dute.
Gainerako ikastetxeak
Elkar Hezi ikastetxeko eta Errekalde Herri Eskolako neska-mutikoek martitzenean ospatuko dituzte aratusteak.