Hala, 16:45ean etxafuego jaurtiketa egingo dute. 17:00etan herri kirolak izango dira haurrentzat Keima animazio taldearen eskutik Foruen Enparantzan. 19:00etan txorimaloak, trikitilariak eta bertsolariak izango dira giroa alaitzeko. Gainera, 18:00etatik aurrera plazan txosna bat jarriko da sagardoa eta gaztaina erreak dastatzeko.
Argazki Erakusketa
Azaroaren 18ra bitartean, domekara arte, argazki erakusketa eta Ikastolako hainbat ospakizunetako irudiak jasotzen dituen bideo emanaldia ikusteko aukera izango da kultura etxeko erakusketa aretoan. Ordutegia hauxe: 18:30etik 20:30era.