Ikasle etorkinak behar dituzte Udal Euskaltegian

Mireia Bikuña 2010ko urt. 21a, 10:53
Bedita Larrakoetxea Udal Euskaltegiak etorkinendako ikastaro berezia egingo du. 60 ordukoa izango da, eta astean lau edo sei orduko erritmoan eman gura dute, otsailetik maiatzera arte. Interesatuek euskaltegian bertan eman dezakete izena hilaren 29a baino lehen 10 euro ordainduta.

 Ikastaroa martxan jartzeko zortzi ikasle beharko dituzte, era horretan HABEren finantzazioa lortuko dute-eta.

"Hasiera mailako ikasleak"

Etokinendako ikastaroa euskaraz berba bat bera ere ez dakiten pertsonendako da. "Hasiera mailako ikasle etorkinak behar ditugu. Alegia, gurekin euskara ikasiko dutenak. Hamar edo 15 astetan nabarituko zaie ikasi dutena", esan digu euskaltegiko zuzendari Roberto Altunak.
Ikastaro berezia antolatzearen arrazoiaz galdetuta zera esan digu: "Azken urteotan, herrira, toki guztietako etorkinak etorri dira. Gehienak gazteak dira, eta askok, zerbitzuetan egiten dute lan; besteak beste, tabernatan, jatetxetan, baserrietan edo etxeetan. Horiei guztiei euskara menderatzeko aukera eman gura diegu eskolak hartuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak