II. Garagardo Festa egingo dute uztailaren 3tik 6ra arte

Mireia Bikuña 2008ko eka. 20a, 10:44
Aloña Mendi Kirol Elkarteak antolatutako jaian 11 garagardo ezberdin dastatzeko aukera egongo da. Horretarako, 450 metro koadroko karpa jarriko dute plazako aparkalekuan.

Berrikuntza askorik ez du izango festak, baina iazkoa hobetzen ahaleginduko dira antolatzaile taldekoak. Bestalde, Garagardo Festak bi helburu ditu: alde batetik, 14 sailen artean banatzeko,  ahalik eta diru gehien batzea, eta, beste alde batetik,  sailen arteko harremanak sendotzea.

Oilasko izterrak

Garagardoak izango dira nagusi plazako aparkalekuan jarriko duten 450 metro koadroko karpan. Iaz zortzi garagardo egon ziren aukeran, eta batzuk agortu egin ziren; hortaz, aurten hiru gehiago jarriko dituzte dastatzeko. Edatekoaz gain, jatekoa ere egongo da: txerrikumea eta saltxitxa mota ezberdinak jarriko dituzte, eta iaz egondako oilasko erdiaren partez, oilasko izterrak egongo dira patata erreekin. Aloñako 14 sailetako kideak egongo dira zerbitzari lanak egiten.

Bertsolariak eta trikitilariak

Garagardo Festaren inguruan beste hainbat ikuskizun egongo dira, besteak beste, bertsolariak eta trikitlariak; baina, oraindik ez dute egitaraua osatu. Sorpresak egongo direla ere aurreratu dute antolatzaile taldekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak