II. Erakusleiho Lehiaketan 4.500 euro banatuko dituzte

Mireia Bikuña 2009ko aza. 24a, 18:18
Dagoeneko zabalik dago izenemate epea. Interesatuek Udaleko harrera bulegoan, turismo bulegoan edo Bidebarrieta kaleko 12. zenbakian dagoen Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza batzordeko bulegoan eman dezakete izena abenduaren 5a baino lehen.

Abenduaren 15era arte

Parte-hartzaileek dendan saltzen dituzten ohiko produktuak jarri beharko dituzte erakusleihoetan abenduaren 15era arte. Epaimahaiko kideak izango dira udal ordezkariak, Txandako kideak, eta dekorazio arloko profesionalak; eta, besteak beste, diseinua, irudimena, orijinaltasuna, argiztapena, gaia eta berrikuntza hartuko dituzte kontuan euren epaia ematerako orduan.

Herritarrek emandako bi sari

Erakusleiho onenen artean 4.500 euro banatuko ditu Udalak. Lehen sailkatuak 1.500 euro jasoko ditu; bigarrenak, 1.000 euro eta hirugarrenak 500 euro.
Bestalde, herritarrek aukeratuko dituzte 500 euroko bi sariak nortzuek eskuratzen duten. Horretarako Kontzejupetik aldizkarian dauden boto-txartelak bete behar dituzte abenduaren 26a baino lehen, norbere datuekin eta botoa ematen dion dendaren izenarekin. Botoak Udalean, Turismo Bulegoan, edo Garapen Ekonomiko, Enplegua eta Merkataritza bulegoan entregatu behar dira.
Botoa ematen duten herritarren artean Gabonetako saski bat zozketatuko dute.
Udalak banatuko duen 500 euroko azken saria –aurtengo berrikuntza nagusia – urtean zehar egindako lana saritzeko izango da. Besteak beste, urtean zehar egindako erakusleiho aldaketak eta erabilitako apainketak baloratuko dituzte.

Iaz, Maibi, Kimu, Urtxin eta Letamendi

Iaz egindako lehiaketan Maibik, Urtxinek eta Letamendi arropa dendak eroan zituzten lehen (2.000 euro), bigarren (1.500 euro) eta hirugarren (1.000 euro) sariak, hurrenez hurren. Bestalde, Kimu loradendak jaso zuen herritarren aldetik boto gehien eta 1.000 euro eroan zituen. Iaz, 44 merkatarik hartu zuten parte, eta herritarren 422 boto jaso zituzten. Epaimahaia Barue dendako Saioak eta Izarrek, Edurne Otxoa-Aizpuruk eta Itziar Arkauzek osatu zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak