II. Batzar soziojuridikoan Hegoamerika izango dute hizpide

Arritxu Barruso 2007ko uzt. 6a, 16:49
Oñatin II. Batzar Soziojuridikoa egingo dute uztailaren 18 eta 20 bitartean eta aurten Hegoamerika izango dute mintzagai. Egitasmoan, hitzaldiez gain, ekitaldi kulturalak ere antolatu dituzte, euskal kultura eta Hegoamerikako kulturarekin lotuta.

Orain dela bi urte egindako batzarrean Europako zuzenbide erak landu zituzten eta aurten berriz Hegoamerika izango dute hizpide. 2005ean lortutako arrakasta ikusita Batzarrari jarraipena ematea erabaki du Oñatiko Soziologia Institutuko Nazioarteko Erakundeak.

Demokrazia, garapena eta liberazioa izango dira bereziki landuko diren gaiak.

120 pertsona inguru izango dira, Hegoamerikarrak asko, kongresuan parte hartuko dutenak. Besteak beste Brasil, Mexiko eta Boliviatik etorriko dira hizlariak.

Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen eskaintzaren parte da Batzar hau. 6 hitzaldi eta 10 mintegi egingo dituzte bertan.

Egitasmoak bi alderdi landuko ditu; akademikoa bata eta kulturala bestea. Hitzaldi eta mintegiez gain ekintza kulturalak ere egingo dituzte. Asteazkenean esaterako zine emanaldia egingo dute Oñatiko Kulturetxean. Diario de Motocicleta izango da emango duten filma. 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak