Igerilekua itxita, hilaren 14ra arte

Mireia Bikuña 2009ko apirilaren 6a

Osakidetzak urtean bi aldiz agintzen duen garbitasuna egiteko kiroldegiko igerileku itxita dago hilaren 14ra arte. Bi igerilekuak hustu eta garbitasun sakona egingo dute zabaldu aurretik. Atzerapenik ez badago hilaren 15ean ohiko ordutegiaren zabalduko dute Zubikoa kiroldegiko igerilekua.

Gainera, Aste Santuko oporrak direla eta, eskola kiroleko jarduna eten egin dute hilaren 20ra arte. Bestalde, kiroldegiko ikastaroen ordutegiek ez dute inolako aldaketarik izango gaur, bihar eta etzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak