4-8 urte arteko ikastaroetan berrikuntzak egingo dituzte: astelehenetik eguenera ordu erdiko lau saio egin ordez, 45 minutuko bi egingo dituzte urritik aurrera. Hala, ikasle kopurua mugatu egingo dute talde bakoitzean. Hori horrela, ume kopurua gainditzen denean zozketa egingo dute, eta lehentasuna izango dute kiroldegiko bazkideek.