Igeriketa herri maratoia eta hirugarren adinekoendako jaialdia, aste bukaeran

Mireia Bikuña 2009ko urr. 26a, 18:41
Uztailean bete zituen Zubikoa kiroldegiak 25 urte eta ospakizunen barruan hirugarren adinekoendako jaialdia eta igeriketa herri maratoia egingo dituzte zapatuan eta domekan, kiroldegiko igerilekuan eta kantxan.

Askotariko ekintzak egingo dituzte hirugarren adinekoendako jaialdian 10:00etatik 12:00etara; besteak beste, aerobika, badmintoneko hastapen jokoak, badminton txapelketa eta body balance. Jaialdia doakoa da eta parte-hartzaileei kirol jantziekin joatea aholkatzen diete.  Jaialdian parte hartu gura dutenek eguaztena baino lehen eman behar dute izena kiroldegian edo Pake Leku elkartean. Antolatzaileek diote azken orduan aldaketak egon daitezkeela parte-hartzaile kopuruaren  arabera.
igeriketa
Bestalde, igeriketa sustatzeko eta ASPACE barruan sortu den Dordoka kirol elkartea laguntzeko, igeriketa herri maratoia egingo dute etzi. 09:00etatik 13:30era igeri egin nahi dutenenedako zabalik egongo da igerilekua. Parte-hartzaileek gutxienez 25 metro eta gehienez 250 igeri beharko dituzte. Helburua da bi kaletan jendea etengabe igerian egotea. Maratoian parte hartuko dute Dordokako kideak eta goi mailako igerilariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak