Idoia Lazpita arrasatearra da udaltzain-buru berria

Mireia Bikuña 2008ko ira. 15a, 13:17
Oñatiko udaltzain taldeak arduradun berria du hil hasieratik. Hain zuzen ere, Idoia Lazpita arrasatearrak hartuko du urtetan Antonio Vazquezek betetako lekua.

"Irailean zehar, jaiak direla-eta, Jose Antoniok eta biok egingo ditugu udaltzain-buruaren lanak", esan digu Lazpitak. Arrasateko Udalean 12 urtez egin ditu udaltzain lanak: 7 urte udaltzain moduan eta beste bost urte udaltzain lehena moduan. Baina herria aldatu eta Oñatirako bidea hartzea erabaki zuen. Bi aste daramatza lanean eta dagoeneko antzeman ditu bi herrien arteko ezberdintasunak. "Oraindik nahiko galduta nabil, egia esan; baina, zirkulazio aldetik oso ezberdinak dira Arrasate eta Oñati. Hori behintzat igarri dut", esan digu udaltzain-buru berriak. "Dena den, San Migel jaiak direla-eta lan dezente izango dugu datozen asteetan eta azkar ikasi beharko dut".

Egoitza berria

Udaltzainburu berriaren etorrerak bat egin du udaltzaingoaren egoitza berriaren inugurazioarekin. Gaur bertan hasiko dira lanean Ertzaintzaren komisaria izan zeneko eraikinean; hau da, Bidebarrieta kaleko 1 zenbakian. "Zortzi udaltzain eta ni neu egongo gara egoitza berrian", dio Lazpitak, "eta beste bi udaltzain udalean geratuko dira laguntza-talde modura".

Udaltzainen bulegoa zabalik egongo da astelehenetik egubakoitzera arte, 07:00etatik 22:00etara, eta zapatuetan, 07:00etatik 14:30era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak