Idoia Laspita: "Udaltzaingo zerbitzua hobetzeko baliabide gehiago ditugu orain"

Mireia Bikuña 2010ko mar. 18a, 16:47
Orain dela hamar egun hasi ziren lanean sei udaltzain berri. Aurrerantzean zerbitzua aste bukaeretara luzatuko dute. Hain zuzen ere, apiriletik aurrera, zapatuetan eta domeketan egingo dute lan. Oraingoz, gauetan ez da udaltzain zerbitzurik egongo. Idoia Laspita udaltzain buruarekin egin dugu berba. Jarraian duzue udaltzain buruak esandakoa.

Sei udaltzain berri dituzue lanean; orain, 11 zaudete. Zerbitzu hobea emateko gertu zaudete?
Bai, hori da gure asmoa. Orain arte ematen genuen zerbitzuaren kalitatea handitzeko baliabide gehiago izango ditugu. Horren adibide da apiriletik aurrera aste bukaeretan zerbitzua emango dugula: zapatuetan  eta domeketan bina udaltzain egongo dira lanean, zapatuetan 07:30etik 21:30era eta domeketan 09:30etik 21:30era.

Gauetan ez duzue zerbitzurik emango?
Sei udaltzain gehiago egon arren, ez gara nahikoak gauetako txandak antolatzeko. Gutxienez, beste sei udaltzain beharko genituzke, aste osoko txandak antolatu eta zerbitzu ona emateko.
Oraingoz, ezin dugu gauetan zerbitzurik eman.

Nola antolatzen duzue astea udaltzaingoan?
Egun, bi txandatan egiten dugu lan, eta bakoitzean lau udaltzain daude. Aste bukaerako txandekin hasten garenean, zapatuetan eta domeketan lan egiten dutenek jai izango dute astegunetako egun batzuetan.

Zertan antzemango dugu udaltzain gehiago daudela herrian?
Batez ere, zerbitzu hobea emateko asmoa dugu. Hau da, udaltzain gehiagorekin, orain arte heltzen ez ginen tokietara joango gara. Askotan entzun dugu, Udaltzainak ez dira gure auzotik pasatzen! Eta arrazoi dute. Alde horretatik, egoera dezente hobetuko da. Bestalde, beste helburuetako bat da herriko zirkulazioan eskua sartzea. Zorrotzagoak izango gara isunak jartzerako orduan, baina baita ere abiadura kontrolatzerako orduan.
Gainera, lantaldea handitu dugunez, zaintza lanak ere toki gehienetara zabalduko ditugu. Hala, aukera izango dugu erdigunetik kanpo dauden auzoetan bi buelta emateko egunero.
Azkenik, esku artean dugun beste asmoetako bat da, herriko hainbat tokitan, zamalanak egiteko guneak ipintzea. Laster hasiko gara kontu horrekin.

Herriko udaltzain guztiak Oñatitik kanpokoak dira. Hori arazoa da lantalde egonkor bat osatzerako orduan?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak