Ibarreko piano jotzaileek jaialdia egingo dute

Mireia Bikuña 2010eko maiatzaren 5a

Guztira, ibarreko 40 neska-mutiko elkartuko dira hilaren 12an; hain zuzen ere, Oñatiko, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako eta Elgetako musika eskolako kideek parte hartuko dute. Emanaldia 18:30ean egingo dute Santa Ana antzokian.

Egindako lana erakusteko

Ibarreko musika eskoletako piano jotzaileek ikasturtean zehar landutako piezak eskainiko dituzte. Gurasoen aurrean euren lana erakusteko aukera izango dute.
Jaialdia iragartzeko Oñatiko musika eskolak kaleratu duen oharrean herritar guztiak gonbidatzen dituzte jaialdira. "Guztiendako tokia dago Santa Anan. Ikasleendako oso inportantea da halako emanaldiak egitea", diote.
Era berean azpimarratzen dute, Debagoieneko musika eskolen "laguntza eta parte-hartze barik" ezingo liratekeela halako jaialdiak antolatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak