Soraluzeko Urrats, Antzuolako Oinarin, Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak eta Oñatiko Oñatz dantza taldeek hartuko dute parte jaialdian. Egun osoko egitaraua prestatu dute; beraz, euskal dantzez gozatu gura duenak goiz eta arratsaldez izango du horretarako aukera.
Eguraldiak laguntzen badu, herriko kaleetan zehar kalejira egin ostean Herriko plazan izango dira dantza emanaldiak. Hala ere, Jesus Irizar Txutxin Oinatz taldeko arduradunak jakinarazi du eguraldi txarra bada, emanaldiak Zubikoa kiroldegian egingo dituztela. Hala ere, espero dute eguraldia ondo erantzutea.
Oinatz, uztailean suitzara
Bestalde, Txutxin-ek aurreratu du Oinatz dantza taldeak uztailean Suitzara irteera egingo duela. Uztaileko lehen aste bukaeran –hilaren 2tik 4ra– Zurich-era joango dira dantzari oñatiarrak, han egingo den mundu osoko dantzen jaialdi baten parte hartzeko. Zurich-eko euskal etxeak gonbidatu dituzte –bertako arduradunetako bat oñatiarra da– eta hiru egunetan sei saio egingo dituzte. Jaialdian parte hartzeaz gain, beste saio batzuk emateko asmoa ere dute.
Egitaraua
10:30 Bailarako dantza taldeei harrera.
12:00 Dantza taldeen kalejira herriko kaleetan zehar.
12:30 Alardea Herriko plazan. Goizeko dantzen programa:
> Agurra
> Bizkaiko dantzak (mutilak): Ikurrin dantza, Banako, Makil dantza eta Txankarranko.
> Arrostaitz: Desmayo.
> Urrats: Gipuzkoako poupurria.
> Lesakako dantzak (mutilak): Ziarka, Zubigañeko eta mutil dantza
> Itai dantza (neskak).
> Arratia, Dominguillo eta Gorulari (neskak eta mutilak).
15:00 Dantzarien bazkaria Etxe Haundi jatetxean.
18:00-19:30Arratsaldeko dantzen programa:
> Bateleras (neskak).
> Lore Gazteak: Korrontxo.
> Gipuzkoako dantzak (mutilak): Ezpata dantza, Jorrai dantza eta Makil dantza.
> Jaurrieta (neskak).
> Oinarin: Troqueo dantzak.
> Oñatz: Iribas.
> Jota, fandango eta Larrain dantza (neskak eta mutilak).