Ibarrako lursaila saldu dio Udalak ETEOri

Mireia Bikuña 2008ko abe. 19a, 13:21
Oñatiko Udalak Ibarra kirolguneko partzela saldu dio Mondragon Unibertsitateari fakultate berria eraiki ahal izateko. Atzo egindako osoko bilkuran hartu zuten 11.000 metro koadroko lursaila saltzeko erabakia 1,5 milioi euroren truke.

Funtzionala

7.000 metro koadroko azalera erabilgarria izango du ETEOko eraikin berriak. Besteak beste, auditorioa, 27 gela, laborategia eta informatikarako gela, ikerkuntzara zuzendutako hiru gela, liburutegia, bulegoak, batzarretarako sei gela eta kafetegi-jatetxea izango ditu. Bestalde, 200 auto aparkatzeko tokia izango du campus berriak.
Arduradunek eraikin zabala, argitsua, modernoa eta funtzionala egin gura dute.
Eraikin berrian, Enpresa Zientzietako fakultateak eskaintzen duen Gradu eta Graduondoko heziketaz gain, MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketa) ikerketa zentroa eta enpresei zuzendutako Etengabeko Formakuntza jarduerak hartuko ditu. Mondragon Unibertsitatearen helburua da, kooperatiben eta ekonomia sozialeko enpresen ikerkuntzan eta formazioan nazioarteko erreferenteetako bat izatea. Arduradunen asmoa da 2010. urteko irailerako lanak bukatuta egotea, 2010-11 ikasturtean urrezko ezteiak beteko dituzte-eta. Madrilgo kongresuko EAJ taldeak estatuko diru-kutxatik bost milioi euroko partida onartu zuen, 2008ko aurrekontuei babesa ematearen truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak