Iban Letamendi azkarrena izan zen Andres de Regil mendiko eski lasterketan

Xabier Urtzelai 2010ko mar. 30a, 14:27
Joan den asteburuan egin zuten Potesen (Kantabria) Andres de Regil-BBK Saria, eta bertan Iban Letamendi oñatiarra izan zen azkarrena –Aitor Otxoa izan zuen bikotekide–. Hala, lasterketa hori izan da Euskal Mendizale Federazioko egutegiko azken proba.

Lasterketan eskiatzaile asko izan ziren (81) eta horietatik erdia Euskal Herritik joandakoak izan ziren. Azkarrena, baina, Oñatiko eskiatzailea izan zen. Zapatuan bikotekako lasterketa egin zuten, eta batera helmugaratu ziren bi bikote, Lander Alvarez eta Uyarra Amenabar, eta Iban Letamendi eta Aitor Otxoa (1:19:58). Antolatzaileek, baina, segundo bateko aldea eman zioten lehenengo bikoteari.

Domekan, berriz, kronoigoera egin zuten, eta saio horretan Joseba Tobarrek (0:38:41) erakutsi zuen indartsu zegoela. Letamendi bigarren izan zen (0:39:01) eta Otxoa hirugarren (0:40:27). Hala, bi eguneko lanaren ondoren Iban Letamendirendako izan da Andres de Regil Saria.

Lasterketa hori izan da Euskal Mendizale Federazioko egutegiko azken proba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak