Iaz %8 igo zen turista kopurua Oñatin

Mireia Bikuña 2008ko otsailaren 7a

Turismo arduradunek emandako datuen arabera, 2007an, 20.293 turista egon ziren Oñatin; 2006an baino 3.000 gehiago. Turismo buelgotik pasa ziren bisitari gehienak, %51, Euskal Herrikoak ziren: haietatik, %57 gipuzkoarrak, %33 bizkaitarrak eta %10 arabarrak.

Espainia eta Europa

Espainiako turisten artean, beste behin, kataluniarrak, madrildarrak eta valentziarrak izan ziren ugarienak. Europa aldetik etorritako bisitariak, besteak beste, Frantziatik, Italiatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Hego Ameriketarik etorri ziren.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak