Ia 500 umek egingo dute dantza domekan, Haurren Egunean

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ira. 13a, 15:32
Umeen %60ak Oñatiko familien etxeetan bazkalduko dute eta gainerako %40ak herriko sei gastronomia ekartetan.


Haurren Eguna ospatuko dute Oñatin. Euskal Herri osotik etorritako 500 ume inguru elkartuko dira eta goizean nahiz arratsaldean egingo dute dantza herriko kaleetan eta plazan.

13 dantza talde
Guztira 13 dantza talde datoz aurten, iaz bezala. "Beti saiatzen gara Euskal Herriko toki ezberdinetako dantza taldeak ekartzen. Aurten, adibidez, Amurriokoak datoz lehen aldiz", dio Oñatzeko Jesus Irizar, Txutxin-ek. Oñatiko eta Amurrioko dantza taldeez gain etorriko dira: Gernikatik, Legazpitik, Azkoititik, Berriozartik, Gorliztik, Urretxutik, Aretxabaletatik, Zarauztik, Azpeititik eta Arrasatetik, bi. Guztira 500 ume inguru. "Oñatikoak 140 bat izango dira, gutxi gorabehera, eta kanpotik beste 350 datoz. Kopuru horri arduradunen taldearena gehitu behar zaio", zehaztu du Txutxin-ek.

13 dantza
Goizeko 10:15ean egingo zaie ongietorria kanpoko taldeei Arboledan. Hortik aurrera herriko kaleetan zehar eta plazan ibiliko dira ume dantzariak. Goizean, adibidez, alkate txikiaren agurra dantzatuko dute eta arratsaldean, alardea: lehenengo seina pieza dantzatuko dituzte neskek zein mutilek eta ondoren beste zazpi pieza dantzatuko dituzte denak elkarrekin.
 
Bazkaltzeko banatu egingo dira umeak. "Dantzarien &60a herriko etxeetan hartuko dituzte eta besteak herriko sei elkartetan banatuko ditugu; elkarteak txandakatu egiten ditugu urtero", dio Jesus Irizar Txutxin-ek

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak