I.Trikiti jaialdia egingo dute bihar

Mireia Bikuña 2009ko urr. 23a, 10:40
Lizargarateko Trikitizale Elkartekoek I. Trikiti Jaialdia antolatu dute biharko. Hain zuzen ere, 17:00etan hasiko dute kiroldegian. Guztira, bost taldek (Miren eta Agurtzane; Maixa, Ines eta Izer; Iker Allur eta Narbaiza; Epelde eta Iturbide; eta Laja eta Landakanda) eta Oñatiko trikiti eskolako ikasleak igoko dira oholtza gainera. Sarrerak kultura etxean edo Urbia edo Umerez tabernatan eros daitezke 10 eurotan.

Talde bakoitzak, banaka, hainbat kantu joko ditu. Jaialdia bukatzeko, parte-hartzaile guztiek batera joko dute.
Ondoren, kalera irtengo dute. Triki-poteoa egingo dute kalerik kale, eta afaltzeko elkartuko dira Oinarri elkartean. Horren harira, oraindik salgai daude afarirako txartelak. Kultura etxean, edo Urbia edo Umerez tabernetan eros daitezke afarirako txartelak 20 eurotan.
Antolatzaileek dei berezia egin diete trikitizaleei: "Jaialdi ona  prestatu dugu. Punta-puntako trikitilariak datoz, eta musika giroa aparta izango da. Baina entzuleen beharra dugu. Hortaz, guztiak gonbidatu gurako genituzke".

Trikitiari bultzada emateko

Lizargarateko Trikitizale elkartea 2008an sortu zen trikitiari bultzada emateko asmoz. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte: besteak beste, trikitizaleen eguna, eta Lizargaraten egiten dituzten erromeriak. Zortzi lagunek dihardute taldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak