I. San Migel zazpiko futbol txapelketan Gibel Boys nagusi izan da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko ira. 27a, 23:24
Gibel Boys taldeak eroan du aurten lehenengoz jokatu den San Migel zazpiko futbol txapelketa. Zapatuan izan zen finala Txarrixaken aurka. Partidua berdindua eta gol askokoa izan zen. Legezko denbora amaitutakoan 3-3 erakusten zuen Azkoagaineko markagailuak. Hortaz, penaltietan erabaki zen txapelduna. Gibel Boysko mutilek ligako txapelduna den Txarrixak mendean hartu zuten, garaikurra irabaziz. Anton Sierra arduradunak azaldu du beteranoen txapelketan dauden 18 taldeetatik 14 taldek esku hartu dutela txapelketan. Beteranoak urria erdialdean hasiko dira liga jokatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak