Gibel Boys taldeak eroan du aurten lehenengoz jokatu den San Migel zazpiko futbol txapelketa. Zapatuan izan zen finala Txarrixaken aurka. Partidua berdindua eta gol askokoa izan zen. Legezko denbora amaitutakoan 3-3 erakusten zuen Azkoagaineko markagailuak. Hortaz, penaltietan erabaki zen txapelduna. Gibel Boysko mutilek ligako txapelduna den Txarrixak mendean hartu zuten, garaikurra irabaziz. Anton Sierra arduradunak azaldu du beteranoen txapelketan dauden 18 taldeetatik 14 taldek esku hartu dutela txapelketan. Beteranoak urria erdialdean hasiko dira liga jokatzen.