Torreauzoko krosa antolatzen duen taldeak gonbidatuta datoz 24 bat motorzale. "Horietako batzuk zazpi bat urtean etorri dira Torreauzoko lasterketara eta euren ideia izan zen lagunak gonbidatzea Oñati ezagutzeko, asko gustatzen zaie eta. Guri ideia oso ona iruditu zitzaigun eta horrela hasi ginen topaketa antolatzen", dio Mendiolak. Zapatuan 12:15ak aldera izango da motor erakusketa plazan. Gero, unibertsitatea eta parrokia bisitatuko dituzte eta arratsaldean, Arantzazu. Denbora izanez gero, Arrikrutz ere ikusiko dute.