The challenge of social innovation in urban revitalization edota euskaraz Berrikuntza sozialaren erronkak hiriguneen suspertzean izeneko liburua, hirigintza, geografia eta arkitekturako unibertsitate irakasle diren bi holandar eta quebectar baten ekimena da, eta bertan, tokiko garapenaren inguruko hainbat proiektu bildu eta azaltzen dira. Liburuaren bultzatzaileek Jean Michel Larrasquet, Luxio Ugarte, Sain Lopez Perez eta Hervé Grellier ETEOko irakasleei liburuaren atal bat idazteko eskatu zieten, Arrasateko esperientzia gai duen atala hain zuzen ere.
3 ardatz ditu Arrasateko esperientziari buruz idatzi duten zatiak: jatorria, esperientziak izan duen garapena eta beste leku batzutara egin daitekeen transferentzia.
Gure artean Arrasateko esperientzia eta bere ondorioak normaltzat ikus ditzakegun arren, Hervé Grellier irakasleetako batek azaldu du kanpoko zenbait tokirekin alderatuz hemengo egoera berezia dela, izan ere, hemen ditugun ezaugarri geografikoek zaildu egiten dute garapena.
Arrasatekoa, adibideetako
Arrasateko esperientziaz gain, beste hainbat tokitako proiektuak ere azaltzen dira liburuan, hala nola, Liverpoolen hiriaren okerragotzeari aurre egiteko garatutako plana, Holandako hainbat auzotan marokoarrak integratzeko proiektuak edota Quebeceko auzo baztertuak biziarazteko egindako lanak.