Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkar Hezi ikastetxeak eta Holandako Mill-Hill College ikastetxeak elkartrukea egin dute egunotan. Hain zuzen, Holandako 12 ikasle eta 2 irakasle daude gurean. Aitzulo bisitatu zuten atzo; eta, datozen egunotan Donostian eta Bilbon izango dira. Hainbat urte dira bi ikastetxeak harremanetan jarri zirela; bisita honen helburua bi herrian arteko berdintasun eta ezberdintasuna ikustea izan da. Oñatiko ikasleak martxoan joango dira Holandako Goirle herrira.