Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Baketikek

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko api. 18a, 20:13
Udalak 12.000 euro emango dizkio urtero eta Baketikek Oñatiren izena zabalduko du munduan.

Baketik bake zentroak eta Udalak hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, Udalak 12.000 euroko dirulaguntza emango dio zentro horri bere proiektuetarako. Trukean, Baketik bake zentroak Oñati, Arantzazu eta bakea zabalduko ditu nazioarteko kongresu eta topaketetan. Jonan Fernandez Baketikeko zuzendariak eta Lourdes Idoiaga herriko alkateak sinatu dute hitzarmena. Berez urtebeterako sinatu dute baina alkateak esan duen moduan, datozen urtetan luzatu egin ahal izango dute.
 
Herriko eragileekin
Udaleko osoko bilkuren aretoan sinatu zuten alde biek akordioa martitzen arratsaldean. Herriko eragileak gonbidatu zituzten ekitaldira eta hantxe zeuden, adibidez, alderdi politikoetako, ikastetxeetako eta elizako ordezkariak. Gainera, hitzarmen horri esker, herriko eragileendako ikastaroak antolatuko dituztela aurreratu zuen bake zentroko zuzendariak. "Oñatiko erakunde, ikastetxe eta talde guztiei ikastaroetan parte hartzeko gonbidapena egingo diegu. Ikastaroak doan izango dira eta Arantzazun naiz erakundeak gura duen tokian emateko prest egongo gara", esan zuen Jonan Fernandezek.

Gatazkak etikoki lantzen
Hitzarmenarekin batera, Baketiken helburua eta lana zein den ere azaldu zien Jonan Fernandezek ekitaldira joan zirenei. Bi helburu dituela azaldu zien: "edozeini bitartekoak eman eguneroko gatazkak etikoki lantzeko eta elkarbizitzan berradiskidetzarako prestatu". Orain arteko lanak eta datozenak ere aipatu zituen: ekainean Afrikari buruzko astea; uztailean, bake hezkuntzako nazioarteko kongresua eta urrian gazteak eta gatazkak lotzen dituzten jardunaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak