Argitaratu berri duzun liburua autobiografia bat ez dela diozu, egindako ibilbidearen errepasoa baizik.
Halaxe da, asmoa ez zen autobiografia bat egitea, baina uste nuen nire adin ingurukook geure bizimodua kontatu beharko genukeela, ez geure barruko gauzak kontatzeko, ezagutu eta ikusi ditugunak kontatzeko baizik. Esaten den bezala, historia est magistra vitae , hau da, historia dela gure maisua, eta hori kontuan hartu behar da gaurkoari eta geroari begira jartzeko orduan.
Kazetaritza eta erlijioa izan dira zure bizitzan ardatz. Horiek dira liburuaren ardatzak?
Hiru izan nire ikuspegiak: hasteko, euskalduna, oñatiarra naizela; bigarren jesuita eta apaiza eta azkenik, kazetaria. Hiru ikuspegi horietatik ezagutu dudan errealitatea kontatzen dut.
Euskalduna, oñatiarra izateak, ze pisu dauka?
Badauka bere garrantzia, jakiteko zer nolakoa zen gure bizimodua, kasu honetan, Oñatin: kaleko giroa, eskolakoa, familiakoa... Alor horietan edo politikan, ekonomia eta erlijioan egon diren aldaketez jabetzeko du garrantzia.
Elkarrizketaren jarraipena, Asteleheneko Goienkarian.