Hirurehun lagunek Asisko Espiritua gogoratu zuten

Leire Kortabarria 2007ko urriaren 28a

Euskal Herriko leku askotatik etorritako 300 lagun batu ziren atzo, zapatua, Arantzazun, Asisko Espiritua gogoratzeko eta ospatzeko hango fraideekin batera. Hain zuzen, Arantzazu Probintziako fraideak eta, batez ere, laikoak joan ziren: Donostiatik hiru autobus gerturatu ziren, adibidez. Bilboko, Gernikako, Iruñeko, Irungo eta Zarauzko jendea ere igo zen.

Aurten, bakearen alde otoitz egin zuten, batik bat. Baina  bestelako ekintzak ere izan ziren: hala, Isaac Diezek, ETAren biktimekin lan egiten duenak, biktimek sufrimenduari aurre egiteko prozesu pertsonalaz gogoeta egin zuen. Hitzaldia entzuten egon zen jende gehien.
Jardunaldiak bukatzeko, bazkaritara geratu ziren berrehun bat lagun Gandiaga Topagunean.

Joan Paulo II.ak

Joan Paulo II.a Aita Santuak 1986ko urriaren 27an erlijio-arteko topaketak egin zituen Asisen; munduko 150 erlijio buruk batera otoitz eta barau egin zuten, Asisko San Frantziskoren filosofiaren bidetik. Ordutik hona, frantziskotarrek urtero ospatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak