Hirugarren urteurrenean, Arrikrutzeko sarrerak merkeago oñatiarrendako

Mireia Bikuña 2010eko ekainaren 15a

Hain zuzen ere, hilaren 22tik 27ra Arrikrutzeko sarrerak hiru eurotan salduko dituzte. Aldiz, 0-10 urte arteko umeak doan sartuko dira.

Egun horietan udako ordutegiarekin zabalduko dituzte kobak: goizetan 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan, 15:00etatik 19:00etara. Eguneko azken bisita koba itxi baino ordubete lehenago egingo dute. Udako ordutegia irailera arte edukiko dute.
Bisitan parte hartzeko, edo bestelako informazioa eskatzeko 943 08 20 00 telefonora dei daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak