Askotariko musika
Gainera, Ganbarako bost taldeek –kantu tailerra I, kantu tailerra II, Ganbara Txikitxoak, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte– hiruhilekoan landutako kantuak abestuko dituzte. Besteak beste, polifonia, jazza, gospela, eta euskal musika eskainiko dituzte. Aitor Biainek eta Miren Plazaolak egingo dituzte zuzendari lanak eta Eli Mendiaratzek eta Miren Plazaolak joko dute pianoa.
Sarrerak kultura etxean eros daitezke bost eurotan.