Hirugarren egin du Ritxar Fernandezek Zumaiako Zakila Bira lasterketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko urr. 7a, 21:49

Oñatiarrak 1.07.01eko denbora behar izan zuen Zumaiako lasterketa herrikoia amaitzeko.

XI. Zakila Bira edizioa izan zen zapatuan Zumaian jokatutakoa. 20 kilometrotako lasterketan garaipena Eibarko Asier Cuevasek lortu zuen (1.04.17) eta bigarrena David Martin izan zen (1.04.44). Hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, hortaz, Ritxar Fenandez lasterkariak.
Fernandez Goiokela-Atxintxiketan elkarteko kidea da; gainera, zapatuko lasterketan babesle berria estreinatu zuen: Goiokela. Bestalde, 29. postuan Iker Sarabia arrasatearra sartu zen eta Bergarako Roberto Zurro eta Iker Herran 34. eta 35. postuetan, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak