Hiru puntuek ihes egin dute hiru minututan

Jasone Zabala 2009ko martxoaren 8a

Azken hamar minututan jokatu dute futbolean bi taldeek gaur Azkoagainen. Lehen zatian ez Aloñak ezta Pasaiak ere ez dute partidua kontrolatu. Lehen zatiko aukera bakarrenetarikoa Arrolak izan du oñatiarrendako, baina baloia langara joan da; Pasaiak ere izan du aukeraren bat.

 

Hamar jokalarirekin

55. minutuan Ugartek aukera garbia izan du falta jaurtiketa baten bitartez baina zutoinera joan da baloia. Azken hamar minututan etorri dira golak. Oñatiarren atezainaren huts egite baten ondorioz baloia sare barrura zihola Maiztegik eskuarekin jo du eta epaileak txartel gorriarekin kalera bota du, eta horrela Pasaiak lehen gola egin du penaltiz, 80. minutuan. Hurrengo minutuan, Ugartek berdinketa lortu du etxekoendako; eta 83. minutuan Pasaiakoek baloia zelai erditik atera eta hurrengo jokaldian garaipenaren gola lortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak