Hiru isun mota zehazten dira udal trafiko ordenantza berrian

Mireia Bikuña 2007ko aza. 2a, 17:09
Urriko osoko bilkuran onartutako ordenatzak, isun arinak, larriak eta oso larriak zehazten dira. Halaber, isunak duen mailaren arabera, ordaindu beharrekoa aldatu egiten da: isun arinak 30 euro, ordaindu beharko dira, isun larriak 100 euro, eta oso larriak, 301 euro. Trafiko ordenantza berria indarrean sartuko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kaleratu ondoren.

ISUN ARINAK: 30 EURO

Espaloian aparkatu.
Denbora mugatuko aparkalekuetan autoa utzi
Debekatuta dagoen tokian autoa utzi.
Autoa toki berdinean utzi 30 egun baino gehiago.
Patinete edo patinekin kaletan ibiltzea.
Bidaiari gehiegi eroatea.
Autoa kalean garbitzea.

ISUN LARRIAK: 100 EURO

Ezgaituendako plazetan autoa utzi.
Bigarren ilaran autoa utzi.
Autobús geltokietan aparkatu
Zirkulazioa oztopatu.
Etxe sarreretan aparkatu.
Udaltzainen aginduei kasurik ez egitea.
Semaforoak eta Eman Bidez seinalea ez errespetatzea.
Debekatutako norabidetik ibiltzea.
STOP seinalea ez errespetatzea.
Gehienezko abiadura gainditzea
Motorrean eta bizikletan kaskorik gabe ibiltzea.
Argirik gabe, gidatzeko baimenik gabe edo asegurorik gabe gidatzea.
Trafiko seinaleak kaltetzea.

ISUN OSO LARRIAK: 301 EURO

Gehienezko abiadura ehuneko 5.
Alkohola edanda gidatzea.
Gidatze ausartegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak