Beste alde batetik, prezio berriak kobratuko dituzte. Kontsortzioaren tarifak udalarenak baino garestiagoak dira (0,04 euro garestituko da metro kubiko bakoitzeko). Dena den, faktura gehienak merkeagoak izango dira, eta arrazoia da: aurrerantzean kontsumitutako ura bakarrik kobratuko dute. Horregatik guztiagatik, herrian dauden 4.823 ordainagirietatik 3.476 merkeago jasoko dute ur kontsumoaren faktura. Orain arte, kontsumitu ala ez, 20 metro kubikori zegokion tarifa minimoa kobratzen zuten.
Hobariak kaltetuendako
Bestalde, herriko 1.356 abonaturi garestitu egingo zaie ur kontsumoaren faktura. Halako kasuetarako dirulaguntza sistema berezia aplikatuko du Udalak. Laguntza sei urterako izango da.