Hileko azken egubakoitzean elkarretaratzea egingo dute

Mireia Bikuña 2010eko urtarrilaren 27a

Euskal preso politikoek bizi duten egoera salatzeko, egubakoitzean 19:30ean bilduko dira herriko plazan.

Urtea bukatu arte hil bakoitzeko azken egubakoitzean elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko eta euren eskubide zibilak eta politikoak errespeta daitezela eskatzeko. Barikuan, Gazte batzarrak deituta, 19:30ean bilduko dira Foru plazan –hil bakoitzean herriko talde edo eragile batek egingo du deialdia–.
Elkarretaratzeei buruzko deialdian diote jendartearen inplikazioa ezinbestekoa dela: "Herriko eragile eta talde ezberdinen arteko indar metaketa ezinbestekoa da. Guztiona da egoera bidegabe honekin behin betiko amaitzeko erantzukizuna". Gainera, azpimarratzen dute," Oñatiko preso politiko guztiak Euskal Herritik kanpora daudela; gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak espetxean daudela, eta senideek aurrez aurreko bisitetako miaketei uko eginez, bisita asko galdu dituztela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak